XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otoia.

Zure alaren indarrez gauza guztiak ezer-ezetik sortu dituzun Jaungoikoa: asieran gauza guztiak atondu zenduzanean, Zure antzera egindako gizonari, emakume-gorputzari giza-soiñetik asiera emotearren, utzi-ezindako emakumearen laguntza emon zeuntson, Zeuk batetik sortuak ezin banandu leitekezala irakatsirik: ezkontz-batasuna, Kristo'ren eta Eleizaren alkartasuna iruditzeraiño donetu zendun Jaungoikoa: Zeuk batu izan dautsozu emakumea gizonari, ta gizabatzetatik lenen au, ez jatorrizko obenaren zigorrez, ez euri-jasaz bere, ez ondatzeko onespenez ondu zendun Jaungoikoa: begiratu errukiz zure mirabe oni, ezkontz-artzean, ba, zure babespean jarri gura dau: maitasun eta otzantasun bustarri bekio: zintzo ta garbi ezkondu beite Kristo'ren gogoz, ta emazte deunen antzeko iraun begi: Errakel baizen maitegarri izan bekio bere senarrari, ta Errebeke baizen burutsu, ta Sare baizen urtetsu ta zintzo: gaiztoak ezpegi ezertxo bere beregandu onen egintzetatik.

Bego beti zintzo siñestean eta aginduetan.

Senar bakarrari elduta, ikutu txarretatik alde egin begi.

Bere aulkeria indartu begi, buru-bidez bizi izanda.

Lotsaz bena, begirunez agurgarri, ta goi-jakintzaz ikasia izan beite; umez ugaria, zindoa ta errugea, ta zoriontsuen atsedenera ta zeruko jaurerrira eldu beite.

Biok ikusi begiez semeen semeak irugarren eta laugarren belauneraiño, ta opagarri dan zartzaroraiño eldu beitez.

Amaibako egunetan Zeugaz bizi ta Bakaldun dan Jesukristo gure Jauna bide dala.

Olantxe.